Mater ontzi museo ekoaktiboa Ondarroan egongo da gaurtik urriaren 31ra arte

0

Mater ontzi museo ekoaktiboak Ondarroan egingo du geldialdia gaur (urriak 29), Izan itsas zaindari kanpainaren barruan. Mater ontziko arduradunek itsas kulturarengatik eta ingurumenarengatik sentitzen duten pasioa zabaltzea dute helburu. Ondarroako portuan ontzi museo ekoaktiboa bisitatzeko aukera egongo da; horretan lehenak herriko ikasleak izango dira.

Ontziko arduradunek arrantza jasangarriari buruzko azalpenak emango dizkiete, gure herrian hain egunerokoa dugun arrantzaren inguruko xehetasunak emanez eta sasoian-sasoiko arrainak zein diren azalduz. Horretarako hainbat bitarteko jarriko dituzte. Kontsumo arduratsuaren garrantziaz ere hitz egingo diete ikasleei.

Bihar (urriak 29) 12:00etan Izan itsas zaindari kanpainaren aurkezpena egingo dute Ondarroako kaian, eta bertan egongo dira, besteak beste, udal ordezkariak eta Ondarroan itsasoarekin lotura zuzena daukaten erakundeetako ordezkariak. Ekitaldi horretan, Itsas Zaindaria aitoprtza egingo zaio herriko eragileren bati.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina