‘Txontxongiloen Ametsak’ erakusketa aurkeztuko du Corrado Masaccik Ondarroan

0

Corrado Masaccik, Ravenan (Italia) jaiotako baina urteetan Ondarroan bizi den artistak, Txontxongiloen Ametsak erakusketa egingo du Ondarroako Kofradia Zaharreko bi solairutan abenduaren 2tik urtarrilaren 6ra.

Masaccik 40 urte daramatza txontxongilo artean, sortzen eta erakusten. Erakusketa honetan “txontxongiloek irudimenaren hariak nola askatzen dituzten” ikusi ahalko da. Ondarroan mugimenduan ipiniko dituenak harizko txontxongiloak dira, estetika aldetik ezberdinak, baina ametsen espazion dantzan dabiltzanak.

Mitotik, artetik eta onirikotik asko du erakusketak. Masacciren txontxongilo horiei esker aintzinako mitoak, denbora eta ametsak irudikatu eta gorputz bihurtuko dira. Erakusketa honekin “artista ameslari guztientzako omenaldia” prestatu nahi izan du Corrado Masaccik.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina