Ondarroako Udalaren Hezkidetza Egitasmoak ez dauka etenik eta hezitzaileak material berriak sortzen ibili dira. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleentzat komunitatearen eta elkar zaintzaren garrantzian oinarritutako tailer birtual bat sortu dute, talde indarraz hitz eginez. Horrez gain, 6.mailakoei zuzenduta Ondarroako emakumeen eta mugimendu feministaren oroimenean oinarritutako jolasa sortu da.
Jokoa Kahoot jolasa da, hau da, galdera-erantzunetan oinarritutako jolasa. Herriko emakumeak eta mugimendu feminista oinarri harturik, 6.mailako ikasleei zuzendutako materiala izan arren herritar guztiek gozatzeko eta ikasteko aukera daukate orain.
KAHOOTAN JOLASTEKO EGIN KLIK HEMEN
Ondarroako Hezkidetza Egitasmoak ez du etenik, eta egoera berrira egokituz hezkidetzan oinarritutako hezkuntza bultzatzen jarraitzen du herriko ikastetxeetan: ikas komunitate osoari zuzendutako prestakuntza, ikasgeletako esku-hartzeak, ikastetxeetan hezkidetzaren gaineko aholkularitza espezializatua eta hezkidetza batzordearen kudeaketa eta dinamizazioa.
LH5 eta 6ko ikasleentzat komunitatearen eta elkar zaintzaren garrantzian oinarritutako tailer birtual bat sortu dute, talde indarraz hitz eginez.