Artibai enpresak orain arte eskainitako zerbitzua bertan behera laga ostean, Jai Alai enpresarekin lortutako akordioari esker datorren astetik aurrera Hiritarraren autobus zerbitzua berriro ere martxan izango da. Ordutegian bereziarekin hasiko da zerbitzu berria martxan, enpresa ezberdinen eskaintzak aztertu ostean herriaren beharretara gehien egokitzen dena aukeratu du udalak. Behean ikusiko duzuen moduan eskola egunetarako eta opor egunetarako ordutegi ezberdinak zehaztu ditu udalak. Hementxe ordutegi berriak ikusgai:
Udalak hurrengo lehiaketarako oinarriak erabiltzaileekin batera zehaztea ezinbestekoa ikusten du. Horregatik irailian gai hau lantzeko herri batzarra egingo du udalak. ‘Beraiek dira egunerokoan zerbitzua erabiltzen dutenak, beraz, beraiek ezagutzen dituzte beharrizanak’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga herriko alkateak.