Gabonetan hainbat ekitaldi izango dira Ondarroan

0

Gabonak bertan direla-eta hainbat ekitaldi izango dira herrian datozen egunotan. Dagoeneko ere hainbat ekitaldi hasi dira herria girotzen, hala nola atzo Beikozinin  izan zen Gabonetako jazz dantza saioa.

Hona hemen Gabonetako ekitaldien egitaraua:

  • Abenduak 22 osteguna
    • 11:15: Gabonetako jaialdia (Kamiñazpiko elizan): Erregeei eta Olentzerori ongietorria, gabon kantak, dantzak… Antolatzailea: Txomin Agirre Ikastola
  • Abenduak 23 ostirala
    • 09:30: Gabon kantak kalez kale. Antolatzailea: Zaldupe Ondarroako Eskola Publikoa
    • 19:15: Gabon kalejira kalez kale. Antolatzailea: Unanue Udal Musika Eskola
    • 19:30: Gabonetako dantzak kalez kale. Antolatzailea: Kresala Kultur Elkartea
    • 20:15: Gabon kontzertua Andra Mari Elizan. Antolatzailea: Unanue Udal Musika Eskola
    • 21:30: Herriko gune ezberdinetan gabon kantak Ondarroako Metal Taldearen eskutik. Antolatzailea: Ondarroako Metal Taldea
  • Abenduak 24 larunbata
    • 12:00: Olentzero eta Mari Domingiren kalejira herriko kaleetan. Kamiñazpitik hasi eta musika plazaraino. Antolatzailea: Zubi Zahar Herri Ikastola
    • 18:00: Gabonetako kantak herriko kaleetan zehar Unanue Kamara Korala kantarirekin. Antolatzailea: Unanue Kamara Korala
    • 19:00: Olentzero be bidi eitten kalejira abestua Zubi Barritik Alamedara. Antolatzailea: Preso eta Iheslarien lagunak.
    • 19:30: Gabonetako kantak kalez kale Kantaizeko Rondalli Kantarirekin. Antolatzailea: Kantaize Orfeoia.
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina