Gaur irratsaio berezia izango da Radixun Komiki Jardunaldien inguruan

0

Bihar asteazkena, 22:00etan Radixu Irratian irratsaio berezia izango da Ondarroako 19. Komiki Jardunaldien inguruan. Anparo Akarregi eta Marika Vila komikigileak elkarrizketatu dituzte.

Gogoratu, Komiki Jardunaldien hurrengo ekitaldiak abenduaren 26an eta 28an izango direla:

  • Abenduak 26 astelehenetik urtarrilaren 8ra arte: Ondarroako 19. Komiki Jardunaldien baitan komiki erakusketa izango da Udal Erakusketa Aretoan.
  • Abenduak 28 asteazkena: Hitzaldia izango da Udal Erakusketa Aretoan Komiki femeninotik komiki feministara? izenburupean. Josune Muñoz izango da hizlaria. Muñoz, Skolastikako kidea da eta literaturan aditua, bereziki emakumeek sortutako literaturan espezializatua dago.
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina