Asier Badiola presoa bisitatzerakoan izandako istripua salatzeko, gaur kontzentrazioa deitu du udalak

0

Asteburuan Asier Badiola Lasarte Ondarroako presoa bisitatzera joan diren lagunek auto istripua izan dute. Bi lagunak ondo daude baina autoak kalte materialak izan ditu. Asier Badiola Lasarte Picassent espetxean dago, Ondarroatik 647km-tara.

Gaur, Alamedan dispertsioak eragindako istripua salatzeko kontzentrazioa deitu du udalak, 19:30ean, ‘Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira’ lemapean. Horren aurretik, 19:15ean Ez-Ohiko Bilkura deitu Ondarroako Udalak eta bertan asteburuko istripua salatzeko mozioa eztabaidatuko da.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina