Antxoa eguna izango da zapatuan Ondarroan

0

Maiatzaren 14an, zapatua, Antxoa Egune ospatuko da Ondarroan. Goizeko 12:00etan hasiko da jaia alde zaharrean eta beheko kalean. Pintxo dastaketa, kontserben salmenta, sare konpontzaileak, antxoa lantzeko prozesuaren erakustaldia, umeentzako arrain harrapaketa… izango dira goizean. Kalea girotzen Unanue Udal musika eskolako trikitilariak ibiliko dira kalerik kale eta baita kantuan ere.

Eguerdiko 13:30ean, zilarrezko antxoa emango zaio aurtengo omendu den Radixu Irratiari. Bertsolariak eta Kantaize abesbatzeko kideak ere kantuan ibiliko dira.

Antxoa egune

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina