Zunbeltz Bedialauneta alkateak eskerrak eman ditu hauteskundeen ostean

0

Zunbeltz Bedialaunetak eskerrak eman dizkie herritarrei “emandako babes eta konfiantzagatik. Ondarroako historiako legegintzaldirik zailenaren aurrean herritarren babesa sentitu dugu, eta talde bezala herritar guztientzako lanean” jarraituko duela adierazi du. Eskerrak eman dizkio ere EAJko ordezkariei emaitzengatik, eta Udal Gobernuarekin elkarlanean jarraitzeko gonbidapena luzatu dio. Legegintzaldiko erronken aurre egiterako orduan “herritar guztien ongizatea bilatuko” duela adierazi du.

Ekainaren 15ean osatuko da Udalbatza berria, eta orduan hartuko du Bedialaunetak bigarren aldiz herriko aginte-makila.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina