Jai batzordearen bilera

Udaletxeko 2. solairua

Andra Maixak antolatzeko Ondarroako jai batzordearen bilera, herriko talde, elkarte, kuadrila eta eragile guztiei zabalduta.

Kuadrilla Eguna antolatzeko bigarren batzarra

Kofradia Zaharra 1.solairua

Kuadrilla Eguna antolatzeko bigarren batzarra egingo da astelehenean. Gogoratu dagoeneko aukeratuta dagoela abuztuaren 16rako gaia: Etorkizuna.

Jai batzordea

Andra Mari jaiak antolatzeko azken aldiz batuko da jai batzordea. Ondarroako Udala eta herriko talde eta eragileak jaietarako egitaraua itxi eta kartel lehiaketaren irabazlea aukeratzeko batuko dira.

Gazte eguna. Ondarroako jaiak.

Gazteen egun bereziena izaten da. Goizean Turubiren jaitsiera eta txaranteoa egiten dute, guztiek batera bazkaldu aurretik. Arratsaldean jolasak eta musika eta gauean danborrada.

Andra Mari eguna. Ondarroako jaiak.

Abuztuaren 15a egun ezberdina izaten da. Goizean udal korporazioari agurra dantzatu beharrean agurra herriari dantzatzen zaio. Arratsaldean pilota partiduak egon ohi dira eta gauean su artifizialak, zezen-suzkoa eta kontzertuak Gaztetxean.

Kuadrila eguna. Ondarroako jaiak.

Abuztuaren 16a herriko kuadrilen eguna da. Adin guztietako neskak eta mutilak egun horretarako jai batzordeak aukeratutako gaiarekin zerikusia duten mozorroekin ateratzen dira kalera. Eguerdian kuadrilen bazkaria egiten da Kafeko Atzean. Arratsaldean kuadrilen jokoak, erromeria eta herri kirolak. Gauean kotzertu esanguratsuak egoten dira.

Arrantzale eguna. Ondarroako jaiak.

Beharbada Arrantzale eguna da jaietako egunik bereziena. Abuztuaren 17a jaietako azken eguna izaniik eta herriarekin hain lotura estua duten arrantzaleen eguna izanik, bereziena da. Herritarrak mahoizko alkandorak janzten dituzte eta goizetik giro bikaina egon ohi da. Marmitakoa eta atun errea jateko eguna izaten da Atako Banda ikusi eta gero. Arratsaldean, kukaña, erromeria, kantak eta eguna