Danonartin elkartearen batzarra boluntarioak bilatzeko

Kofradia Zaharra

Danonartin elkartea beharrizana duten Ondarroa eta Berriatuko familiei elikagaiak banatzez arduratzen den elkartea da, eta bertan aritzen direnak boluntarioak dira. Urte hauetan lanean aritu direnek taldea uztea erabaki dute, eta boluntario gehiago batu ezean Danonartin elkarteak ezingo du funtzionamenduan jarraitu. Herritar guztiak deituta dauden batzar irekia egingo da asteartean (azaroak 26) 18:00etan Kofradia Zaharrean.

Elikagaien Gabonetako bilketa berezia

Danonartin elkarteak eta Ondarroako Udalak sustatuta elikagaien Gabonetako bilketa berezia egingo da herriko janari denden atarietan. Bertan batzen den guztia Danonartin elkaretak kudeatuko du.