Ibaiondoko aparkalekuak bisitatzeko aukera

Ibaiondoko aparkalekuak

Ibaiondon aparkalekua edukitzeko interesa dutenek, berauek bisitatzeko aukera edukiko dute jarraian agertzen diren ordu eta egunetan. Aparkalekuak 30 urtez emakida gisa eskatzeko epea irailaren 20an amaitzen da. BISITAK: Irailak 5, osteguna: 19:00etatik 20:00etara. Irailak 7, larunbata, 10:00etatik 11:00etara. Irailak 8, igandea, 19:00etatik 20:00etara. Irailak 12, osteguna: 19:00etatik 20:00etara. Irailak 14, larunbata, 10:00etatik 11:00etara. Irailak 15 igandea, 19:00etatik 20:00etara.

Ibaiondoko aparkaleku eta trastelekuak esleitzeko zozketa

Kofradia Zaharra

Trastelekua eskatu dutenen artean egingo da lehen zozketa, eskaria eskaintza baino handiagoa izan delako. Aparkalekua soilik eskatu dutenen artean ere zozketa egingo da ondoren, trastelekudun zozketan plazarik gabe gelditu direnak gehituta; bigarren zozketa honetan esleituko da ibilgailu bakooitzari dagokion aparkalekua. Zozketa publikoa izango da, eta Kofradia Zaharrean egitea erabaki da irisgarritasun baldintzak bermatzeko herritar guztiei.