Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra Alamedan

Alameda

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan goizeko 09:00etatik 11:00etara. Aerosolak, substantzia arriskutsudun ontziak, pintura eta disolbatzaileen ontziak, autoen iragazki, pila eta bateriak, fluoreszenteak, tonerrak, CDak, idazteko materiala (boligrafoak, rotulkiak...), motoen olioa, bonbonak... batuko dira. TRASTE ZAHARRAK ATERA NAHI IZANEZ GERO TELEFONO ZENBAKI HONETARA DEITU: 900 10 48 78

Aurrera Kirol Elkartearen mendeurrena antolatzeko batzarra

Zaldupe udal futbol zelaia

Aurrera Kirol Elkarteak 100 urte beteko ditu 2021ean. Hori dela eta zuzendaritza batzordeak mendeurreneko batzorde berezia antolatu nahi du. Horretarako bazkideen batzarra deitu dute ostiralerako, 19:00etan Zaldupen.

Bizipoza elkartearen aurkezpena

Beikozini

Bizipoza elkarteen elkarte bat da eta bere helburuak gizarteratze prozesuetan laguntzea, behar emozional eta baliabide beharretan lagundu eta eragitea eta guzti hori aurrera eramateko boluntario sare bat martxan jartzea dira. Elkartea Ondarroan ezagutzera emateko aurkezpen ekitaldia antolatu dute. Elkarte horretako kide dira, besteak beste, Arnasa, Naize, Kale Dor Kayiko, Oporrak Bakean, Aspanogi, Aspanovas, Chernobilen Lagunak...

Hitzaldia: Zientziaren Giltzak

Beikozini

Zientziaren Giltzak elkarteak Juan Ignacio Perez Iglesias biologoa gonbidatu du Ondarroara urtarrilaren 27an arratsaldeko 18:30ean Beikozinin Animalia kulturalak: nola bultzatzen duen kulturak giza bilakaera hitzaldia eskaintzeko.

Igeriketa: 30. Ondarru Saria

Zaldupe udal kiroldegia

30. Ondarru Igeriketa Saria ospatuko da larunbatean (otsailak 8) Zaldupe udal kiroldegiko igerilekuetan. Txapelketak dirauen bitartean igerilekuak itxita egongo dira erabiltzaileentzat, hau da, 13:30ak arte.

‘Antojologia’ dokumentala Kofradia Zaharrean

Kofradi Zaharreko 2.solairuan

Carlos rigby poeta nikaraguarri buruzko ikus-entzunezkoa proiektatuko da doan, Ondarroako Kofradia Zaharreko bigarren solairuan. Nazioarteko hainbat jaialditan proiektatu ostean, Ondarroan egingo du geldialdia lanak, Itziar Garalde Nikaraguan bizi den artista ondarrutarraren ekimenez. Amaieran Keu Agorretxeak ere abestuko du.

Free

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra Alamedan

Alameda

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan goizeko 09:00etatik 11:00etara. Aerosolak, substantzia arriskutsudun ontziak, pintura eta disolbatzaileen ontziak, autoen iragazki, pila eta bateriak, fluoreszenteak, tonerrak, CDak, idazteko materiala (boligrafoak, rotulkiak...), motoen olioa, bonbonak... batuko dira. TRASTE ZAHARRAK ATERA NAHI IZANEZ GERO TELEFONO ZENBAKI HONETARA DEITU: 900 10 48 78

Hitzaldia: Zientziaren Giltzak

Beikozini

Zientziaren Giltzak elkarteak antolatu duen otsaileko hitzaldian Klima aldaketa izango da hizpide. Elisa Sainz de Murieta Zugadi geologoa izango da hizlaria.

Free