Mater ontzi museo ekoaktiboa Ondarroan egongo da hiru egunez. Herriko gazteek hainbat ekintza egingo dituzte bertan. Bisita baliatuz, "Itsas Zaindaria" aipamena ere emango diete itsasoarekin lotura zuzena daukan ondarrutarren bati.
Ondarroan lau egunez ospatzen den literatur jaialdia. Mota askotako literatur eta kultur ikuskizunak eskaintzen dira egun horietan herrian, publiko mota desberdinetzat.
Trastelekua eskatu dutenen artean egingo da lehen zozketa, eskaria eskaintza baino handiagoa izan delako. Aparkalekua soilik eskatu dutenen artean ere zozketa egingo da ondoren, trastelekudun zozketan plazarik gabe gelditu direnak gehituta; bigarren zozketa honetan esleituko da ibilgailu bakooitzari dagokion aparkalekua. Zozketa publikoa izango da, eta Kofradia Zaharrean egitea erabaki da irisgarritasun baldintzak bermatzeko herritar guztiei.
Jakinduriek mundue erreko dau! saioaren bitartez ustez hain urrun dauden bertsolaritza eta zientzia bezalako elementu bi batuko dira. Nerea Ibarzabal eta Jon Maia bertsolariek eta Eider Bilbao, Joanes Lizarraga eta Oier Suarez zientzialariak igoko dira Beikozinako oholtzara.
Lea-Artibaiko Amankomunazgoaren hondakinak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan. Esaterako, bonbonak, pintura poteak, pilak, gailu elektronikoak, CDak edo aerosolak bota ahal dituzte herritarrek.
Pedro Maria Unanue Udal Musika Eskolako ikasle eta irakasleen kalejira, Musika Eskolatik hasita. Santa Zezilia egunaren baitan Ondarroako Udalak antolatutako egitarauaren barneko ekintza da.
LA VIOLENCIA MACHISTA. MUJERES SILENCIADAS Hizlaria: Inma Mata Pelegay, "Volar" (Gaztelumendi, 2017) dokumentaleko protagonistetako bat. Genero indarkerian eta tratu txarretan aditua, Mujeres que Aman Demasiado (Bilbo) elkarteko kidea.
Ollun popi jauji ospatuko da Beikozinan: kontzertuak debalde + pintxopote + jauja. The Associados talde 70.hamarkadatik gaur egunerainoko bertsioak jotzen (ZZ Top, Rolling Stones, Pink Floyd, Stereophonics, Dire Straits, Police, Bruce Sprinsteen, Tom Petty, The Doors) eta herriko gaztez osatutako DENA taldea.
Urteroko kontzertua eskainiko dute Santa Zezili goi-goitik ospatzeko Andra Mari elizan. Bertan egongo dira Ondarroako Txistulari Taldea, Unanue Kamara Korala, Kantaize Abesbatza eta Udal Musika Eskolako Olatukantu Koroa.
Ondarroako Udal Berdintasun Kontseiluak elkarretaratzea deitu du Alamedan, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira emakumeek jasaten duten indarkeria salatzeko. Irina Alkorta Bedialauneta Berdintasun zinegotziak ondarrutar guztiei dei egin die elkarretaratzean parte hartzera eta matxismoaren aurrean jarrera aktiboa erakustera.
Danonartin elkartea beharrizana duten Ondarroa eta Berriatuko familiei elikagaiak banatzez arduratzen den elkartea da, eta bertan aritzen direnak boluntarioak dira. Urte hauetan lanean aritu direnek taldea uztea erabaki dute, eta boluntario gehiago batu ezean Danonartin elkarteak ezingo du funtzionamenduan jarraitu. Herritar guztiak deituta dauden batzar irekia egingo da asteartean (azaroak 26) 18:00etan Kofradia Zaharrean.
Zientziaren Giltzak Elkarteak hitzaldia antolatu du, baina oraingo honetan asteartez. Ane Murueta-Goiena Larrañaga ikertzaile klinikoak Begiak garunari begira hitzaldia eskainiko du Beikozinin.
Jule Goikoetxea Mentxaka irakasleak hitzaldia eskainiko du Etxelilan, UXU Ondarroako Emakumeen Taldeak antolatuta: Korronte feminista desberdinak egungo 4.olatuan.
Beldur Barik lehiaketa lokalaren sari banaketa ekitaldia Ondarroan. 12 lan aurkeztu dira, inoizko gehien. Ikusi udalbarriak.eus webgunean Ondarroako gazteek sortutako lanak.
Liburuen Amuak egitasmoaren baitan Alberto Martinez de la Cuadraren Nire amaren autobiografia liburua aztertuko dute, Joxemari Urteagaren gidaritzapean.
Radixu irratiak antolatutako Sareartin ekimenaren barruan eta Portuko Ranpin 12. urteurrena ospatuz, Ezbaian eta Gatz talde ondarrutarren kontzertuak azaroaren 30ean, larunbata, 22:00etan Portuko Ranpan. Sarrerak salgai 5 eurotan Noyan eta Zurrumurrun eta lehiatilan 6 eurotan. Disko berrien aurkezpena!
Lea-Artibai eskualdeko gaztetxoen arteko taldekako lehiaketaren final handia. 8-11 eta 12-16 urte bitarteko neska-mutilek jokatuko dute, aurrekanporaketetan sailkapena lortu dutenek.