Amarra muskuiluaren dastaketa saioa.

Itsasaurre plaza

Duela aste batzuk aurkeztu zen Amarra muskuilua, Ondarroa eta Lekeitio arteko urtean dagoen haztegian sortutako lehen euskal muskuilua.  Eguenean, abuztuaren 1ean, Amarra muskuiluaren dastaketa saioa egingo da Itsasaurren.

Nekazaritza Azoka

Itsasaurre plaza

Hemengo nekazariek beraien produktuak erakutsi eta salduko dituzte. Urteroko zita izaten da Ondarroan. Goizeko 10:00etan hasiko da azoka.

Elkartasuna hondartzetaraino

Arrigorri hondartza

Etxerat elkarteak urtero antolatzen duen ekimena da. Alamedatik hasita elkartearen aldarria Arrigorri hondartzaraino eramango dute.

Ondarroako estropaden aurkezpen ekitaldia

Kofradia Zaharra

Ondarroa Arraun Elkarteak zapatuan eta domekan herrian lehiatuko diren banderen eta estropaden aurkezpen ekitaldia egingo du Kofradia Zaharrean.

LOU dokumentala

Musika Plaza

Lourdes Olangua abeslariari buruzko Lou. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian dokumentala proiektatuko dute domekan, 22:30ean Musika Plazan.

Hondartzako boleibol txapelketa

Arrigorri hondartza

Andra Mari jaiak hasi baino lehen urtero jokatzen da bolei txapelketa Arrigorri hondartzan. Izena eman abuztuaren 6a baino lehen o.volleyball2019@gmail.com helbide elektronikoan.