Ibaiondoko aparkalekuak bisitatzeko aukera

Ibaiondoko aparkalekuak

Ibaiondon aparkalekua edukitzeko interesa dutenek, berauek bisitatzeko aukera edukiko dute jarraian agertzen diren ordu eta egunetan. Aparkalekuak 30 urtez emakida gisa eskatzeko epea irailaren 20an amaitzen da. BISITAK: Irailak 5,

Maria Angeles Etxabururen margolanen erakusketa

Udal Erakusketa Aretoa

Maria Angeles Etxabururen margo lanen erakusketa egongo da ikusgai Udal Erakusketa Aretoan, irailaren 6tik (ostirala) 15era (igandea). ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 18:30etik 21:00etara. Larunbatetan eta igandetan: 12:00etik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara.

Aurrera Mendi Taldearen irteera

Astilleruko autobus geltokia

Domekarako irteera antolatu du Aurrera Mendi Taldeak: Egino-La Leze-Olano-Otzaurte. Izena emateko irailaren 5era arte (eguena) Anaitasuna tabernan. Autobusa 07:45ean aterako da Astilleruko geltokitik.

VII. Txistu Topaketa

Euskal Herriko leku ezberdinetatik etorritako txistulariek alaituko dituzte herriko kaleak, Ondarroako txistulariekin batera.

Pentsionisten asteleheneroko elkarretaratzea

Alameda

Astelehenean (irailak 16) berriz ere elkartuko dira heriko pentsionistak Alamedan. Beti bezala, hitzordua 12:00etan daukate, eskubide berdinak betetzea eskatzeko: Gutxieneko pentsioa 1.080 € KPI indizea erabiltzea erreferentziatzat. Babes eta Segurtasun

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra

Alameda

Lea-Artibaiko Amankomunazgoaren hondakinak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan. Esaterako, bonbonak, pintura poteak, pilak, gailu elektronikoak, CDak edo aerosolak bota ahal dituzte herritarrek.