Aurrera Mendi Taldearen irteera

Astilleruko autobus geltokia

Domekarako irteera antolatu du Aurrera Mendi Taldeak: Egino-La Leze-Olano-Otzaurte. Izena emateko irailaren 5era arte (eguena) Anaitasuna tabernan. Autobusa 07:45ean aterako da Astilleruko geltokitik.

VII. Txistu Topaketa

Euskal Herriko leku ezberdinetatik etorritako txistulariek alaituko dituzte herriko kaleak, Ondarroako txistulariekin batera.

Pentsionisten asteleheneroko elkarretaratzea

Alameda

Astelehenean (irailak 16) berriz ere elkartuko dira heriko pentsionistak Alamedan. Beti bezala, hitzordua 12:00etan daukate, eskubide berdinak betetzea eskatzeko: Gutxieneko pentsioa 1.080 € KPI indizea erabiltzea erreferentziatzat. Babes eta Segurtasun Sozialerako Erakunde propioa lortzea.

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra

Alameda

Lea-Artibaiko Amankomunazgoaren hondakinak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan. Esaterako, bonbonak, pintura poteak, pilak, gailu elektronikoak, CDak edo aerosolak bota ahal dituzte herritarrek.

Tontorramendira igoera bertikala

Gaztetxea

Azken urteetan bezala OGAk eta Aurrera Mendi Taldeak igoera bertikala antolatu dute Tontorramendira. Amaieran, sari banaketa eta luntxa egongo dira. Izena Gaztetxean eman behar da hasi baino ordu erdi lehenago.

Free

Kirol batzordearen bilera

Udaletxeko 2. solairua

Kirol batzordea bilerara deitu du Nagore Badiola Alberdi Kirol Zinegotziak. Hau da eguneko gai zerrenda: 2019ko uztailaren 10eko bilerako aktaren onespena, hala badagokio. 2019ko Kirol Sariak. 2020ko Kirol Beka. 2019ko dirulaguntza deialdia. Azken bileran egin ziren galderen erantzuna. Eskaerak eta galderak