Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra

Alameda

Lea-Artibaiko Amankomunazgoaren hondakinak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan. Esaterako, bonbonak, pintura poteak, pilak, gailu elektronikoak, CDak edo aerosolak bota ahal dituzte herritarrek.

Tontorramendira igoera bertikala

Gaztetxea

Azken urteetan bezala OGAk eta Aurrera Mendi Taldeak igoera bertikala antolatu dute Tontorramendira. Amaieran, sari banaketa eta luntxa egongo dira. Izena Gaztetxean eman behar da hasi baino ordu erdi lehenago.

Free

Kirol batzordearen bilera

Udaletxeko 2. solairua

Kirol batzordea bilerara deitu du Nagore Badiola Alberdi Kirol Zinegotziak. Hau da eguneko gai zerrenda: 2019ko uztailaren 10eko bilerako aktaren onespena, hala badagokio. 2019ko Kirol Sariak. 2020ko Kirol Beka. 2019ko dirulaguntza deialdia. Azken bileran egin ziren galderen erantzuna. Eskaerak eta galderak

XXI. umeen arrantza lehiaketa

Irailak 28, 14:00etan, Musika Plazan. Arrantza amuarekin, Zubi Barritik kai musturreraino. Lazunik ez, eta arrainak 7 zm baino handiagoak. 4 urtetik 14 urtera. Izena emateko: ikastetxeetan. Ikastetxeetatik kanpokoak plazan bertan lehiaketa hasi baino lehen.

Free

IV. Ondarru-Lekitto kostaldeko lasterketa

Itsasaurre plaza

Tximista Atletismo Taldeak antolatutako lasterketa, laugarrenez Ondarroa eta Lekeitio kostaldeko bidetik batuko dituena. Irteera 17:30ean Itsasaurre plazatik.

Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketan parte hartzeko azken eguna

Ondarroako Udala

Aurten ere, Ondarroako Udalaren eta Elkar argitaletxearen eskutik dator, hemeretzigarrenez. “Euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko” xedearekin egiten den nobela sortzeko beka eskuratzeko lehian sartu nahi dutenek mrey@ondarroa.eus helbide elektronikora bidali beharko dituzte proiektuak, irailaren 30a baino lehen.

HITZALDIA: Klima aldaketa uraren ikuspegitik.

Beikozini

Iñaki Antiguedad Azumendi hidrogeologoaren hitzaldia antolatu du Zientziaren Giltzak Elkarteak Beikozinin. "Klima aldaketa uraren ikuspegitik. Nondik gatoz? Nora goaz?".