Kultura batzordearen bilera

Udaletxeko 2. solairua

Kultura batzordearen bileraren gai ordena: 1- 2019ko irailaren 19ko bilerako aktaren onespena, hala badagokio. 2- 2019ko dirulaguntza deialdia. 3- 2019ko Santa Zezilia inguruko ekintzak. 4- Gabonetako egitaraua. 5- Eskaerak eta galderak.

Txapel Egune

Alameda

Zubi Zahar herri ikastolak antolatzen duen egun guztiko jaia. Kalejira, bazkaria, omenaldia, musika...

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra

Alameda

Lea-Artibaiko Amankomunazgoaren hondakinak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan. Esaterako, bonbonak, pintura poteak, pilak, gailu elektronikoak, CDak edo aerosolak bota ahal dituzte herritarrek.

Ondarroako Jatorri Aniztasuna Zenbakietan web zerbitzuaren aurkezpena

Etxelila

Ondarroako Jatorri Aniztasuna Zenbakietan web zerbitzua aurkeztuko da Etxelilan. Herrian daukagun jatorri aniztasuna ezagutu eta elkarren arteko harremanak sendotzeko tresna izango da. Udalbarriak web orrian egongo da eskuragarri tresna multimedia hau.

Liburuen Amuak: Basa. Miren Amuriza.

Kofradia Zaharra

Liburuen Amuak egitasmoaren baitan Miren Amurizaren Basak liburua aztertuko dute Joxemari Urteagaren gidaritzapean.