Noya tabernaren V.urteurrena

Noya taberna

Noya tabernaren V.urteurrena dela eta egitarau betea antolatu dute azaroaren 29 eta 30erako.

Sareartin kontzertuak: Ezbaian + Gatz

Portuko Ranpi

Radixu irratiak antolatutako Sareartin ekimenaren barruan eta Portuko Ranpin 12. urteurrena ospatuz, Ezbaian eta Gatz talde ondarrutarren kontzertuak azaroaren 30ean, larunbata, 22:00etan Portuko Ranpan. Sarrerak salgai 5 eurotan Noyan eta Zurrumurrun eta lehiatilan 6 eurotan. Disko berrien aurkezpena!

Herrira etorritakoei ongi etorria

Etxelila

Ondarroako Udalak aurten herrira bizitzera etortzen diren herritar berriei ongi etorria emango die Etxelilan.

Euskerean eupadea: finala

Beikozini

Lea-Artibai eskualdeko gaztetxoen arteko taldekako lehiaketaren final handia. 8-11 eta 12-16 urte bitarteko neska-mutilek jokatuko dute, aurrekanporaketetan sailkapena lortu dutenek.

Euskararen Eguna

Ondarroan Euskaraz bizi gara. Bizi, gozatu, maitatu eta izan Euskaraz!

Euskararen aldeko danborrada

Kalez-kale

Zaldupe eskolak eta Hondar Ahua Guraso Elkarteak Euskararen Aldeko Danborrada antolatu dute beste behin, Zaldupetik hasita.

Hitzaldia: CEAR Euskadi

Etxelila

CEAR Euskadi elkarteko kide batek hitzaldia eskainiko du Etxelilan: Mugak gurutzatzen dituzten bizitzak. Hegoaldeko mugari buruzko analisi feminista bat.

Euskaraldiko batzorde eragilearen bilera

Udaletxeko 2. solairua

2020ko EUSKARALDIA antolatzeko Ondarroako batzorde eragileak batzar irekia egingo du abenduaren 10ean, asteartea, 18:00etan udaletxeko bigarren soaliruko batzar gelan. Hauek izango dira aztergaiak: Orain arte egindakoak. Kike Amonarrizen hitzaldia urtarrilean. Emunen proposamena. Norberak lekarkeena.

Hitzaldia: ‘Alkoholismoaren eragina familian’

Guzur Etxi

Alkoholismoaren eragina familian hitzaldia antolatu dute abenduaren 11rako 18:30ean Ondarroako Guzur-Etxean. Pablo Rodriguez Osakidetzako psikiatra eta AA eta AL-ANON elkarteetako bina partaide izango dira hizlariak.