Umeentzako Gabonetako jolas parkea

Zaldupe udal kiroldegia

Urtero legez, umeentzako Gabonetako jolas parkea antolatu du Ondarroako Udalak Zaldupe udal kiroldegiko kantxan. Abenduaren 26an, 27an eta 28an arratsaldeko 16:00etatik 20:30era.

35. Egia-Iriondo memoriala

Alde Zaharra

35. Egia-Iriondo memoriala ospatuko da aurten, Jose Mari Aranbarri "Egia" eta Martin Iriondo 1983. urtean nor baino nor aritu ziren apustua da lasterketaren sustraia.

Free

Triki-pandero kalejira

Kalez kale

Kresala Kultur Elkarteko trikitilari eta panderojoleak kalez-kale ibiliko dira.

Gabonetako dantzak

Kalean zehar

Kresala Kultur Elkarteko dantzariek Gabonetako dantzak eskainiko dituzte.

Kontzertua: Deskontrol + Brahman

Beikozini

Deskontrol taldeak eta Japoniatik datorren Brahman taldeak kontzertuak eskainiko dituzte Beikozinin. Sarrerak 10 eurotan daude Beikozinin bertan eta lehiatilan egongo dira 12 eurotan.

€10

Kontzertu ibiltariak

Kalez kale

Kresala Musika Bandak kontzertu ibiltariak eskainiko ditu herriko kaleetan.

Antzerkia: Ez Dok Hiru

Beikozini

“Ez dok Hiru”,  Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario. Publiko helduari zuzendutako ikuskizuna da, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru

5€

Kalamendira irteera

Kalamendi

Tontorramendi Aurrera Mendi Taldeak Kalamendira irteera antolatu du urte zaharrari agur esateko. 09:00etan aterako dira Alamedatik.

Kakatzan

Alameda

Ondarroako mendibizikleteroen jaia da Kakatzan. Goizeko 09:00etan aterako dira Alamedatik. Aurten 34 kilometroko ibilbidea.

Free