Merkatu txikia

Alameda

Zatozte merkatari elkarteak merkatu txikia egingo du Alamedan, 10:00etatik 15:00etara. Euria egiten badu merkatu txikia Berdura Plazan egingo da.

‘Erraiak’ dokumentala Etxelilan

Etxelila

Martxoaren 6an arratsaldeko 18:00etan Erraiak dokumentala ikusi ahalko da Etxelilan. bi gonbidatu berezi egongo dira: Ekain Martinez de Lizardui zuzendaria eta Nekane Akarregi Amutxastegi irrintzilaria. Noiztik dugu irrintzia gure artean?

Free

Kontzertua: Metalmania. Metallica Show

Beikozini

Metallica taldearen penintsulako tributu onena bezala ezagutzen den taldeak kontzertua eskainiko du Beikozinin. Sarrera salgai Beikozinin eta musikaze.com helbidean, 12 eurotan.

12€

Kantu bazkaria Zubi Zahar herri ikastolan

Zubi Zahar herri ikastola

Zubi Zahar herri ikastolak kantu bazkaria antolatu du herritarrentzat. Oraingoan talde gonbidatua EinGO da. Bazkaria 14:30ean hasiko da ikastolan, baina aurretik kalejira egingo da Sutargi aurretik 13:30ean.

Kontzertuak: Onki Xin + Occhi di Farfalla

Portuko Ranpi

Martxoaren 7an kontzertuak egongo dira Portuko Ranpan, Radixu irratiak antolatuta. Sarrerak salgai daude aldez aurretik 7 eurotan Noya tabernan eta Zurrumurrun.

7€

M-8: eskualdeko manifestazioa Ondarroan

Etxelila

Lea-Artibai mailako manifestazioa egingo da Ondarroan, 13:00ean hasita, Etxelilatik Alamedara. Ostean, ekitaldi feminista egingo da Alamedan.