Kontzertuak Instagrametik

Etxean

Ondarroako Udalak Instagram bidezko kontzertua antolatu du herriko zenbait musikarirekin. Bakoitzak pare bat kanta joko ditu etxean egon beharra gozatzeko! Udalak eskerrak eman nahi dizkie parte hartuko duten musikari guztiei! Sartu Ondarroako Udalaren Instagram kontuan (@Udalbarriak) eta gozatu!

Hitzaldia Instagrametik: gazteak eta sexualitatea

Instagrametik

Ondarroako Udalaren Hezkidetza Proiektuak aurrera darrai eta etxetik ere herriko gazteekin lanketa egiten jarraitzen dugu. Oraingoan, hitzaldi batekin gatoz: gazteak eta sexualitatea. Alazne Lastra sexologoa elkarrizketatuko dute Hezkidetza Egitasmoko hezitzaileek Instagrametik (@hezkidetzaOndarroa).