Hitzaldia: Zientziaren Giltzak

Beikozini

Zientziaren Giltzak elkarteak antolatutako hitzaldiak bueltan datoz. Irailaren 28an, astelehena, 18:30ean, Santa Maria, munduari buelta eman zion lehen ontzia, zelan ondarrutarra? hitzaldia eskainiko dute Beikozinin. Berbaldia Xabier Alberdi Lonbide historialariak eta Fernando Agirre Aramaio historiazaleak eskainiko dute. Hitzaldia, zuzenean ikusi daiteke, doan, bai Beikozini bertan edo baita Zientziaren Giltzak elkartearen YouTubeko kanaletik ere. OHARRAK: Aforo mugatua.

Free

‘Mi pequeño gran samurai’ dokumentala, Bide Onera zineman

Bide Onera zinema

Ekai Lersundi Martinez gazte ondarrutarra protagonista duen eta Arantza Ibarra zine zuzendari ondarrutarrak gidatutako 'Mi pequeño gran samurai' dokumentala ikusteko aukera egongo da lehen aldiz Ondarroan, Bide Onera zineman. Gonbidapenak, doakoak dira eta Turismo Bulegoan batu daitezke: martitzenetik domekara, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Iraupena: 21 minutu. Hiru emanaldi egongo dira: 19:00etan, 20:00etan eta 21:00etan.

Free

Hitzaldia: Zientziaren Giltzak

Beikozini

Zientziaren Giltzak elkarteak antolatutako hitzaldi berri bat. Urriaren 19an, astelehena, 18:30ean, Argia ttiki egiten denean hitzaldia eskainiko dute Beikozinin. Berbaldia Javier Aizpurua Iriazabal fisikariak eskainiko du. Hitzaldia, zuzenean ikusi daiteke, doan, bai Beikozini bertan edo baita Zientziaren Giltzak elkartearen YouTubeko kanaletik ere. OHARRAK: Aforo mugatua. Maskarila derrigorrezkoa da. Mahaiak eta aulkiak ezingo dira mugitu. Ezingo da

Free

Euskaraldiko Batzorde Eragilearen batzarra

Ondaroako udaletxea

Euskaraldia antolatzen jarraitzeko batzarra deitu du Ondarroako Batzorde Eragileak. Gogoratu ateak zabalik daudela parte hartu nahi duen ororentzat.

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra Alamedan

Alameda

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan goizeko 09:00etatik 11:00etara. Aerosolak, substantzia arriskutsudun ontziak, pintura eta disolbatzaileen ontziak, autoen iragazki, pila eta bateriak, fluoreszenteak, tonerrak, CDak, idazteko materiala (boligrafoak, rotulkiak...), motoen olioa, bonbonak... batuko dira. TRASTE ZAHARRAK ATERA NAHI IZANEZ GERO TELEFONO ZENBAKI HONETARA DEITU: 900 10 48 78