Liburuen Amuak: ‘Epailea eta haren borreroa’

Txomin Agirre udal liburutegia

Liburuen Amuak literatur taldea Friedrich Dürrenmatten Epailea eta haren borreroa liburuari buruz solasteko batuko da, Txomin Agirre udal liburutegian. 10:00etatik 12:00etara izango da saioa, Joxemari Urteagaren gidaritzapean. Saioan parte hartzeko, eman izena: UDAL EUSKARA ZERBITZUA: 94 683 36 68 edo mrey@ondarroa.eus UDAL LIBURUTEGIA: 94 683 33 43 edo liburutegia@ondarroa.eus

Free

Pirritx, Porrotx eta Marimotots: ‘amaren intxaurrak’

Zaldupe udal kiroldegia

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek urteroko bisita egingo dute herrira, baina aurten abenduan. Aforo kontuak direla eta egun berean bi ikuskizun antolatu ditu Ondarroako Udalak kiroldegiko kantxan: abenduaren 13an, domeka, 16:00etan eta 19:00etan.

5€

2019ko kirol sarien banaketa

2019ko kirol sariak udaberrian banatu behar ziren arren ezinezkoa izan da Covid-19a dela eta. Abenduaren 18an 19:00etan banatuko dira Kofradia Zaharrean. Aforoa mugatuta egongo da.

‘Barre algaraka’ bakarrizketa ikuskizuna

Bide Onera zinema

Ondarroako bost aktorek bakarrizketak eskainiko dituzte Goiko Zinan: Fede Badiola, Ainhoa Etxebarria, Iñaki Maruri, Nerea Gartzia eta Aitor Artetxe. Josu Eizagirre, Asier Ituarte eta Jabi Ituarte izango dira kolaboratzaileak. Zuzendaria: Fede Badiola. Sarrerak Turismo Bulegoan daude eskuragarri. Bi saio eskainiko dira: abenduaren 20an 17:00etan eta 19:30ean.

5€