Aurten ere Lilatoi!

Etxelila

Aurtengoan Donostiara joaterik ez dagoen arren Lilatoia Ondarroan egingo dugu, martxoaren 5etik 8ra.

Zinea: ‘Temblores’

Beikozini

Martxoak 7, domeka, 18:00etan Beikozinin, Zeta Zineklubaren eskutik. Zuzendaria: Jayro Bustamante Generoa: Drama Iraupena: 107 minutu Hizkuntza: Gaztelera Urtea: 2019 Herrialdea: Guatemala https://www.youtube.com/watch?v=37yU0Ef1UXY

2€

Antzezlana: ‘Erradikalak ginen’

Kofradia Zaharra

Martxoaren 8ko egitarauari lotuta, Erradikalak ginen antzezlana Kofradia Zaharrean. Ane Labaka bertsolaria eta Beatriz Elgezabal antzerkilaria. Etxelilan eman behar da izena, aforoa kontrolatzeko.

‘Bibitxa’ ikuskizuna: Ainhoa Etxebarria eta Nerea Gartzia

Beikozini

Ainhoa Etxebarria eta Nerea Gartzia aktore ondarrutarrek beraiek sortutako ikuskizuna eskainiko dute Beikoziniko oholtzan. Hiru saio izango dira: martxoak 12 (barikua), 13 (zapatua) eta 14 (domeka), arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak musikaze.com

12€

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra, Alamedan

Alameda

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan, 09:00etatik 11:00etara, Lea Artibai Amankomunazgoaren eskutik. Puntu horretan batzen dira, besteak beste, aerosolak, substantzia arriskutsudun ontziak, pinturak eta disolbatzaileak, autoen iragazki, pila

Free