Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra, Alamedan

Alameda

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan, 09:00etatik 11:00etara, Lea Artibai Amankomunazgoaren eskutik. Puntu horretan batzen dira, besteak beste, aerosolak, substantzia arriskutsudun ontziak, pinturak eta disolbatzaileak, autoen iragazki, pila eta bateriak, tonerrak, fluoreszenteak, CD, boligrafo, errotulagailu eta anatzekoak, motorren olioak, bonbonak...

Free

Zinea umeentzat: ‘TS Spivet’

Beikozini

"Z" Zineklubaren eskutik TS Spivet pelikula Beikozinin, umeentzat, otsailaren 21ean, domeka, 17:00etan. Sarrera 2€. Generoa: umeentzako abentura. Iraupena: 105 minutu. Hizkuntza: Euskara. Urtea: 2013. Herrialdea: Frantzia. *OHARRA: Covid-19aren protokoloak direla eta, ezingo da inolako edari edo janaririk sartu eta kontsumitu aretoan.

2€

Liburuen Amuak: ‘Maleta’

Txomin Agirre udal liburutegia

Liburuen Amuak literatur taldea Sergei Dovlatoven Maleta liburuari buruz solasteko batuko da, Txomin Agirre udal liburutegian. 10:00etatik 12:00etara izango da saioa, Joxemari Urteagaren gidaritzapean. Saioan parte hartzeko, eman izena: UDAL EUSKARA ZERBITZUA: 94 683 36 68 edo mrey@ondarroa.eus UDAL LIBURUTEGIA: 94 683 33 43 edo liburutegia@ondarroa.eus

Free

Hitzaldia: irakurketa metodo iraultzailea

Kofradi Zaharreko 2.solairuan

Gorka Aurre Prakagorri Goi Mailako Irakurketan eta garapen intelektualean espezializatutako enpresaren zuzendariak Irakurketa metodo iraultzailea hitzaldia eskainiko du zapatuan , 18:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharrean. Helburua da trebetasun intelektualetan lortzen dituzten eraldaketa eta emaitzak bertoko ikasleen eskura jartzea. Hitzaldia doan izango bada ere, horretan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman behar dute; telefonoz deitu

Free

Zatozteren Merkatu Txikia

Alameda

Zatozte Ondarroako Merkatari eta Ostalarien Elkarteak Merkatu Txikia antolatu du, 10:00etatik 15:00etara. Gogoan izan Covid-19a dela eta ezarritako arau guztiak errespetatzea.

Aurten ere Lilatoi!

Etxelila

Aurtengoan Donostiara joaterik ez dagoen arren Lilatoia Ondarroan egingo dugu, martxoaren 5etik 8ra.

Zinea: ‘Temblores’

Beikozini

Martxoak 7, domeka, 18:00etan Beikozinin, Zeta Zineklubaren eskutik. Zuzendaria: Jayro Bustamante Generoa: Drama Iraupena: 107 minutu Hizkuntza: Gaztelera Urtea: 2019 Herrialdea: Guatemala https://www.youtube.com/watch?v=37yU0Ef1UXY

2€

Antzezlana: ‘Erradikalak ginen’

Kofradia Zaharra

Martxoaren 8ko egitarauari lotuta, Erradikalak ginen antzezlana Kofradia Zaharrean. Ane Labaka bertsolaria eta Beatriz Elgezabal antzerkilaria. Etxelilan eman behar da izena, aforoa kontrolatzeko.