6.mailako ikasleen bertso topaketak

Herriko frontoia

Zaldupe eskolako eta Zubi Zahar herri ikastolako Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek bertso topaketak egingo dituzte herriko frontoian (euria badago Zaldupeko jolastokian). Arri-Botx sariketa era ekitaldi horretan egingo da.

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra, Alamedan

Alameda

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan, 09:00etatik 11:00etara, Lea Artibai Amankomunazgoaren eskutik. Puntu horretan batzen dira, besteak beste, aerosolak, substantzia arriskutsudun ontziak, pinturak eta disolbatzaileak, autoen iragazki, pila eta bateriak, tonerrak, fluoreszenteak, CD, boligrafo, errotulagailu eta anatzekoak, motorren olioak, bonbonak...

Free

Euskadiko urpeko arrantza txapelketa

Kirol portua

Euskadiko urpeko arrantza txapelketa Ondarroan jokatuko da maitzaren 29an eta 30ean. 09:00etatik 14:00etara arrantza, 14:30ean arrantzua entregatzea eta 15:00etan pisaketa kirol portuan.

Liburuen Amuak: ‘Miñan’

Txomin Agirre udal liburutegia

Liburuen Amuak literatur taldea Amets Arzallus Antiaren eta Ibrahima Balderen Miñan liburuari buruz solasteko batuko da, Txomin Agirre udal liburutegian. 10:00etatik 12:00etara izango da saioa, Joxemari Urteagaren gidaritzapean. Saioan parte hartzeko, eman izena: UDAL EUSKARA ZERBITZUA: 94 683 36 68 edo mrey@ondarroa.eus UDAL LIBURUTEGIA: 94 683 33 43 edo liburutegia@ondarroa.eus

Free

Zinea: ‘Natura Bizia dokumentala’

Beikozini

Ekainaren 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun hau Nazio Batuen Erakundeak 1973an izendatu zuen garapen iraunkorra eta ingurumena zaintzeko eragile aktiboak sustatzeko helburuarekin. Urtero ingurumenarekin erlazionatutako gai bat aukeratzen da eta 2021eko gaia, "Berrimajinatu, berreskuratu, leheneratu" da. Ingurumenari lagun diezaiokegu eta naturarekin bakea egin, klima hondamendiari aurrea hartu asmoz, kutsadura murriztu eta biodibertsitatearen galera gelditzeko, baina