Hitzaldia: irakurketa metodo iraultzailea

Kofradi Zaharreko 2.solairuan

Gorka Aurre Prakagorri Goi Mailako Irakurketan eta garapen intelektualean espezializatutako enpresaren zuzendariak Irakurketa metodo iraultzailea hitzaldia eskainiko du zapatuan , 18:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharrean. Helburua da trebetasun intelektualetan lortzen dituzten eraldaketa eta emaitzak bertoko ikasleen eskura jartzea. Hitzaldia doan izango bada ere, horretan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman behar dute; telefonoz deitu

Free

Zatozteren Merkatu Txikia

Alameda

Zatozte Ondarroako Merkatari eta Ostalarien Elkarteak Merkatu Txikia antolatu du, 10:00etatik 15:00etara. Gogoan izan Covid-19a dela eta ezarritako arau guztiak errespetatzea.

Aurten ere Lilatoi!

Etxelila

Aurtengoan Donostiara joaterik ez dagoen arren Lilatoia Ondarroan egingo dugu, martxoaren 5etik 8ra.

Zinea: ‘Temblores’

Beikozini

Martxoak 7, domeka, 18:00etan Beikozinin, Zeta Zineklubaren eskutik. Zuzendaria: Jayro Bustamante Generoa: Drama Iraupena: 107 minutu Hizkuntza: Gaztelera Urtea: 2019 Herrialdea: Guatemala https://www.youtube.com/watch?v=37yU0Ef1UXY

2€

Antzezlana: ‘Erradikalak ginen’

Kofradia Zaharra

Martxoaren 8ko egitarauari lotuta, Erradikalak ginen antzezlana Kofradia Zaharrean. Ane Labaka bertsolaria eta Beatriz Elgezabal antzerkilaria. Etxelilan eman behar da izena, aforoa kontrolatzeko.

‘Bibitxa’ ikuskizuna: Ainhoa Etxebarria eta Nerea Gartzia

Beikozini

Ainhoa Etxebarria eta Nerea Gartzia aktore ondarrutarrek beraiek sortutako ikuskizuna eskainiko dute Beikoziniko oholtzan. Hiru saio izango dira: martxoak 12 (barikua), 13 (zapatua) eta 14 (domeka), arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak musikaze.com helbidean salgai, otsailaren 28tik aurrera.

12€

Hezkuntza ez-formaleko hezitzaileentzako ikastaroa: sexismoa eskolan eta aisialdian

Etxelila

Hezkuntza ez-formalean ari diren hezitzaileei zuzendutako ikastaroa da hau. Bi saio antolatu dira, bakoitza hobekien datorkion ordutegian joan ahal izateko. Etxelilan. Ez da izenik eman behar, baina aforoa kontrolatuta egongo da Covid-19a dela eta. Bi egun eta ordutegi aukeran: martxoak 18 (eguena) 10:00etatik 11:30era edo martxoak 24 (eguaztena) 16:00etatik 17:30era.