Euskal Herriko Itzulia: Hondarribia-Ondarroa

Ondarroa

Euskal Herriko Itzuliaren 5.etapa Ondarroan amaituko da. Hondarribiatik abiatuko dira txirrindulariak eta 160 kilometro egin ostean Ondarroan amaituko da etapa. Itzuliko azkenaurrekoa izango da.

Euskal Herriko Itzulia: Ondarroa-Eibar (Arrate)

Ondarroa

Euskal Herriko Itzuliaren seigarren eta azken etapa Ondarroatik irtengo da, 14:30ean. Itzuliko azken etapak Arrateko gainean edukiko du helmuga, 111,9 kilomtero egin ostean.

Kirol batzordearen bilera

Udaletxea

Ondarroako Udalaren kirol batzordearen bilera egingo da apirilaren 14an (eguaztena). Hau da gai zerrenda. 2020ko azaroaren 11ko bilerako aktaren onespena, hala badagokio. 2020ko Kirol Beka. 2020ko eta 2021eko dirulaguntza deialdiak. Mugiment Kirol Txartela Eskaerak eta galderak

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra, Alamedan

Alameda

Hondakin bereziak batzeko puntu mugikorra egongo da Alamedan, 09:00etatik 11:00etara, Lea Artibai Amankomunazgoaren eskutik. Puntu horretan batzen dira, besteak beste, aerosolak, substantzia arriskutsudun ontziak, pinturak eta disolbatzaileak, autoen iragazki, pila eta bateriak, tonerrak, fluoreszenteak, CD, boligrafo, errotulagailu eta anatzekoak, motorren olioak, bonbonak...

Free

Liburuen Amuak: ‘Neguko argiak’

Txomin Agirre udal liburutegia

Liburuen Amuak literatur taldea Irati Elorrietaren Neguko argiak liburuari buruz solasteko batuko da, Txomin Agirre udal liburutegian. 10:00etatik 12:00etara izango da saioa, Joxemari Urteagaren gidaritzapean. Saioan parte hartzeko, eman izena: UDAL EUSKARA ZERBITZUA: 94 683 36 68 edo mrey@ondarroa.eus UDAL LIBURUTEGIA: 94 683 33 43 edo liburutegia@ondarroa.eus

Free

Kultura batzordearen bilera

Ondarroako Udalaren kultura batzordearen bilera deitu du Aritza Aristondo Natxiondo zinegotziak, astelehenean (apirilak 26) 19:00etan. Lekua aurrerago zehaztuko da, bertaratzea baieztatzen duten batzordekideen arabera. Baieztapena kultura sailera deituta (94 683 36 69) edo idatzita (jrosa@ondarroa.eus). Aztergaiak: 2020ko urriaren 19ko bilerako aktaren onespena, hala badagokio. 2021eko aurrekontua. 2020ko eta 2021eko dirulaguntza deialdiak Gaurtik uda arteko ekintzak

Bizkaiko Trainerila ligaren 5.estropada

Ondarroako badia Egidazu kaia

Zapatuan (maiatzak 8) Bizkaiko Trainerila ligaren 5. estropada jokatuko da Ondarroan, arratsaldeko 16:00etan. Ikuslerik gabeko kirol ekitaldia izango da eta Arraun Elkarteak arauak betetzeko eskaria egin die herritarrei. Portuan, trainerilak egongo diren eremutik aurrera, itxita egongo da oinezkoentzako bidea.

Bizkaiko Trainerila ligaren 6.estropada

Ondarroako badia Egidazu kaia

Domekan (maiatzak 9) Bizkaiko Trainerila ligaren 6. estropada jokatuko da Ondarroan, goizeko 11:00etan. Ikuslerik gabeko kirol ekitaldia izango da eta Arraun Elkarteak arauak betetzeko eskaria egin die herritarrei. Portuan, trainerilak egongo diren eremutik aurrera, itxita egongo da oinezkoentzako bidea.

Zine emanaldia: ‘Dardara’ dokumentala

Beikozini

Berri Txarrak taldeari buruzko 'Dardara' dokumentala antolatu du Zeta zineklubak. Emanaldia maiatzaren 9an izango da, 19:00etan Beikozinin. Sarrerak apirilaren 27an (martitzena) ipiniko dira salgai Turismo Bulegoan.

3€