Erdi Aroko Azoka ohiko moduan antolatzea erabaki dute batzordean

0

Erdi Aroko Azoka antolatzeko bideratutako udal partida Kamiñaldeko kaltetuentzako bideratzeko proposamena baztertu egin du Erdi Aroko Batzordeak. Hori dela eta, aurten irailaren 24an ohiko moduan Erdi Aroko Azoka izango da Ondarroan.

Erdi Aroko Azokako dirua kaltetuentzat bideratzeko proposamena luzatu zuten batzordeko partaide batzuek. Eztabaida talde osora zabaldu ostean, bozketa egin eta ohiko moduan Erdi Aroko Azoka udal partida erabilita antolatzen jarraitzea erabaki du antolakuntza batzordeak atzo egindako bileran. Atzoko bileran, Kamiñaldeko lubiziak kaltetutako herritar guztiei elkartasuna adierazi nahi izan die batzordeko elkarte eta norbanako guztiek.

Aurrera begirako oraindik lan asko egin behar dela nabarmendu du Erdi Aroko Batzordeak. Horrenbestez, herritarrei batzordean parte hartzeko deia luzatu die. Hurrengo bilera maiatzaren 10ean izango da, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina