Gazteen lokal batean sutea izan da gaur goizean

0

IMG-20161215-WA0003

Kaleandin dagoen gazteen lokal batean sutea izan da gaur goizean. Antza denez, piztuta zegoen zigarro punta baten sortu du sua eta sofa batek hartu du sua. Udaltzaingoek jakitera eman dutenez 11:30ak aldera izan da sutea, eta 12:30erako sutea itzalita zegoen. Bizkaiko Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera.

Herrian hainbat gazte lokal daudela ikusita Ondarruako Udalak 2017ra begira lokalen jabeekin, erabiltzaileekin eta lokalen inguruko bizilagunekin bilerak egiteko asmoa adierazi du. Horrela lokalen erabilera erregulatzea lortuko da.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina