Herrian dauden txakur arriskutsuen kontrola egin nahi du udalak

0

Eusko Jaurlaritzak helarazitako irizpideei kontuan izanda, Ondarroako Udalak, herrian dauden txakur arriskutsuen kontrol bat egingo du, arriskutsuak deritzen zenbat txakur dauden eta horietatik udal lizentzia zeintzuk duten jakiteko.

Hori dela eta, udaltzaingoek, Pit Bull Terrier, Staffordshire Bull Terrier, American Staffodshire Terrier, Rottweiler, Dogo Argentino, Fila Brasileiro, Tosa Inu eta Akita Inu arrazako txakurren jabeei lizentziaren inguruan galdetuko die, eta lizentziarik ez duten jabeei berehala ateratzeko eskaria egingo die. Arraza horietatik aparte, ,uskulatura sendoa, itxura indartsua, irmoa, atleta-gorputza, bizkortasuna, kemena eta erresistentzia duten txakurren jabeei ere galdetuko diete.

Herriko txakurren azterketa honen bitartez, txakurren egoeraren inguruko informazioa bildu nahi du udalak.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina