Txakur kakak lurrean ez lagatzeko kartelak jarri ditu udalak herriko hainbat txokotan

4

Herritarrak eta baita Ondarroako Udala ere herriko hainbat gunetan dagoen txakur kaka kopuruarekin kezkatuta daude. Hori dela eta, txakur jabeak kontzientziatzeko herriko hainbat berdeeguneetan txakur kakarik ez lagatzeko kartelak jarri ditu udalak. Kartel informatibo hauekin, herriko guneetan dauden txakur kaka kopurua jeistea lortu nahi du udalak. ‘Herritar asko eta asko dira txakur kaka kopuruarekin kezkatuta gaudenak, herritarrak eta baita udalak ere gai honen inguruan oraindik egiteko asko daukagu baina hau lehenengo urratsa izango da’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga herriko alkateak.

Herriko gune asko zikin eta beraz herritarrentzako ez direla erabilgarri egoten ere gaineratu du udalak, horregatik hartu ditu lehenengo neurri hauek. ‘Herria txukun eta garbi mantentzea guztion ardura da, txakur jabeek kaka batu behar dute baina beste herritar guztiok ere honetan badaukagu geure erantzukizuna’ gaineratu du alkateak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

4 erantzun

  1. Pues los propietarios de los perros pediremos nuestros derechos tambien esto es vergonzoso

  2. Txakur kakak jaso enbirdi, bai zementun eta bai bedartzan!! Soluzinoi ezta ez multak ipintxi ta gitxia olako kartel feuk eztabenak ondo adierazten zetako dizen.
    Soluzinoi zamarpotun atzeko aldin kakaboltzak ipintxire eta genti kontzientzixati.

    Ondo eongozan bebai zamarpoto gexa jarti ia txakurkakak jasoten douenantzat, askotan 500 metro baño gexa enbirdou kakaz aldin eta!! Geurire kaka bai, bañe…

    Ia hau ta beste gauza asko ahalik eta azkarren konpontzen dizen ezti gauza barrixak eta udalBARRIAK!!

Reply To Txakur Cancel Reply