Aurrez abisatu gabe etxez etxe datozen komertzialei sartzen ez uzteko aholkatu du Kontsumo Bulegoak

0

Aurrez abisatu gabe etxera etortzen diren komertzialei sartzen ez uzteko gomedioa egin du Ondarroako Kontsumo Bule-goak. Baimendutako enpresaren bateko saltzailea izatekotan, aurretiaz abisatu behar dute. Beraz, abisurik gabe etxera etortzen direnei ez zaie sartzen utzi behar.

Azken aldian iruzur saiakerak atzeman dira inguruko herrietan, eta halako kasuetan ezer ez sinatzeko esan dute. Kontsumo Bulegoak azpimarratu du komertzial hauei zerbait sinatuz gero garrantzitsua dela Kontsumo Bulegora jotzea sinatu eta hurrengo 14 egunetan, orduan bota baitaiteke atzera sinatutakoa. Komertzial horiek herritarren ezjakintasunarekin jokatzen dutela esan dute, batez ere nagusiekin. Halako gertakizunei buruzko aholkuak emateko, Kontsumo Bulegoa zabalik egoten da, eguenetan, 09:00etatik 14:00etara, Alamedako udal bulegoetan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina