Dekretu berria herriko errealitatera moldatzeko gomendio berriak eman ditu Ondarroako Udalak

1

Iragan astean herritarrek emandako erantzun ona ikusita eta dekretu berriak ezarritako arauak kontuan hartuta, zazpi eremutik lau eremura aldatu da herrigunea, umeekin irtetzeko edo paseoak emateko. Kirola herriaren mugen barruan egin behar da, baina herrigunetik kanpo egiteko gomendatzen du Ondarroako Udalak. Paseoak, dekretuaren arabera, etxetik kilometro bateko distantzian egin behar dira. Arauak Gobernuarenak dira, dekretuz, eta gomendioak Ondarroako Udalak ematen ditu Larrialdiaren Koordinazio Mahaian adostuta.

[IRAKURRI HEMEN GOBERNUAREN DEKRETUA]

Zunbeltz Bedialauneta, alkatea: “Eskerrik asko arauak betetzen eta gomendiak jarraitzen ari zareten guztioi. Horrela lortuko dugu egoera hobetzea eta txarrera ez egitea. Orain arte ondo egin dugu eta horrela jarraitu behar dugu. Gutxi batzuk txarto egiteak ez diezagula balorerik kendu gauzak ondo egiten ari garen guztioi”.

KamiƱazpiko eta San Inazio kaleetako espazioak batu dira, Alde Zaharra gune bakarra izatera igaro da eta Kantoipe errebueltatik portuko sarreraraino ere gune bakarra izango da. Magdalena, San Juan Txurru, Astilleru eta Zaldubidek berdin jarraituko dute. Gomendioek iragan asteko berdinak izaten jarraitzen dute kasu hauetan, beti ere Gobernuak ezarritako ordutegien barruan.

[IRAKURRI HEMEN GOBERNUAREN DEKRETUA]

Kalera irtetzeko espazioak zabaldu dira eta herritarrei hauek errespetatzen jarraitzea eskatzen die udalak.

Ondarroako Udalak argi utzi nahi du udalarenak gomendioak direla eta Gobernuarenak Dekretuz ezarritako arauak, hau da, nahitaez bete beharrekoak. Udalak gomendio hauek eman ditu Larrialdiaren Koordinazio Mahaian horrela erabakita, herritarren osasunean eta segurtasunean oinarrituta eta Osasun Sailaren gomendioei jarraituz.

Kirola egitea ere baimenduta dago baina beti ere herriko mugen barruan izan behar da eta bakarka. Honek esan nahi du bakarka egin daitekeen edozein kirol egin daitekeela, beti ere Gobernuak ezarritako ordutegiak errespetatuz. Ondarroako Udalak gomendatzen du kirola herrigunetik kanpo egitea, jende gehiago egon daitekeen espazioak saihesteko. Igeri egitea edo bodyboard eta SUP egitea baimenduta dago, bakarka eta distantziak mantenduz. Korrikan eta bizikletan aritzea ere baimenduta dago, baina kasu hauetan segurtasun distantzia 10 metrokoa izatea eskatu dute adituek.

[IRAKURRI HEMEN GOBERNUAREN DEKRETUA]

Zeintzuk dira herriko mugak? Berriatuarantz joanda, Arantzibia Dorretxeraino, Alde Zaharretik gora joanda Ikaita-Barri baserriraino, Magdalena auzotik joanda Gorozikaraino, hondartzatik Saturraraneraino eta kostako bidetik Atxazpiraino. Gobernuak agindu du kirola egin behar duten ondarrutarrek herriko mugen barruan egin behar dutela, eta ezarritako ordutegiak errespetatuz, 06:00etatik 10:00etara edo 20:00etatik 23:00etara.

Kirola egitea baimendu du Gobernuak. Udalaren gomendioa da kirol jarduerak herrigunetik kanpo egitea, baina beti ere herriko mugak errespetatuz.

HONEKIN LOTUTA:

[IRAKURRI HEMEN GOBERNUAREN DEKRETUA]

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Iruzkin 1

Reply To Miren Cancel Reply