Aste Santurako hiru ekintza antolatu ditu udalak

0

Iazko Aste Santua oso berezia izan zen eta udalak Aste Santua Etxetik programazioa prestatu zuen. Aurtengoa ere ohikoa izango ez den arren, gutxienez kultur jarduerak bertatik bertara gozatzeko moduan daude herritarrak. Hori dela eta hiru ekintza antolatu ditu udalak: Erik eta Win bertso-antzerki saio umoretsua, Moonshine Wagon taldearen heavy-bluegrass kontzertua eta Sarini Zirkoren umeentzako Txoriak-Txori ikuskizuna.

Ekitaldi guztiak Covid-19a dela eta momentuan indarrean dauden arau eta protokoloak beteta egingo dira. Sarrerak martxoaren 17tik aurrera egongo dira salgai Turismo Bulegoan eta pertsona bakoitzak gehienez ere lau sarrera hartu ahalko ditu, ahalik eta herritar gehienek jarduerez gozatzeko aukera eduki dezaten.

Antzerkia eta bertso musikatua, umoretik. Argia aldizkaritik: Bi mutilen arteko laguntasuna kontatzen dute bertso musikatu bidez Ander Lizarralde eta Unai Muñoak: botere harremanak; ispilu aurrean jartzea; txanpon beraren bi aldeak izatea… gizontasun ereduak. Publikoa tarteka barre katartikotan lehertzen da, baina oso gordina da taula gainean gertatzen ari dena…

Moonshine Wagon laukoteak heavy bluegrass doinuak suziriaren abiadurarekin jaurtitzen ditu, eta nazioartean izugarrizko sona dute, banjoa, biolina, mandolina, gitarra, bouzoukia, kontrabaxua eta ahotsak erabiliz. Ipar Amerikar soinuak apurtzen ditu heavy bluegrassak, sua eta kemena izango dira kontzertuen ezaugarri nagusia beste hamaika eragin pisutsuekin batera. Taaldeko kidea da Lander Lourido ondarrutarra. Youtubeko kanalera joateko klikatu hemen.

Argazkia: Gruta77

Pertsonaia bat, emakumea. Emakume bakar bat bere eromenaren errugabetasunean. Haurrek kutsatzen duten erokeria.  Horrek amets egin eta hegan egiteko aukera ematen digu, hegaztiak gure burutik hegan egin ahala. Familia ikuskizuna hizkuntza unibertsala, poetikoa eta dibertigarria da. Pertsonaiak emozio desberdinak ditu eta umorearekin jokatzen du txoritxo baten konpainiarekin. Bere bidaiatzaile laguna berehalakoa izango da. Azkar aldaketa, aireko begia, bertikalak, hula uztaiak, nahiz eta zenbait labana bota, ikuskizun hau marrazten duten zirkuko diziplinak dira.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina