Sarai Robles Vitasek garatuko du Udalbiltzak antolatutako ‘Geuretik Sortuak’ bekaren sormen lana Ondarroan eta Berriatuan; bi herriak batera aurkeztu ziren proiektura

0

Ondarroako eta Berriatuako Udalek Udalbiltzak antolatutako Geuretik Sortuak kultur sorkuntza beka deialdian batera parte hartzea erabaki zuten. Bi udalek bat egin zuten Udalbiltzaren proiektu honen helburuarekin: euskal artisten sormena eta euskal herrietako historia eta idiosinkrasia uztartzea dituen euskarazko artea sortzea. Orain, beka guztiak esleituta, Sarai Robles Vitas barañaindarra da bi herrietan sorkuntza lanetan ariko den artista.

UEMA: “Orotara, 26 artista izan dira hautatuak; horien artean kulturaren munduko zenbait izen handi, baita berri eta ezezagunagoak diren batzuk ere. 16 idazle, 5 zinegile eta 5 antzerki konpainia dira; eta era guztietako heterogeneotasuna bermatu da hautaketan, proposatutako gaien, adin-tartearen edota lurraldetasunaren aldetik, baita genero parekidetasuna ere”. 

Sortzaile nafarrak literaturan oinarritutako sormen lan bat garatu beharko du; antzerkia eta zinema lanak ziren beste bi aukerak. Horretarako, Ondarroan edota Berriatuan igaroko ditu egun batzuk (hiru aste gehienez) inguruko kultur ekosisteman murgildu eta sorkuntza literario bat gauzatzeko. Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak eta Jon Arriola Espilla Berriatuako alkateak bat egin dute proiektuarekiko duten iritzian: “bi udalek proiektu honen aldeko apustua egitea erabaki genuen pentsatzen dugulako halako kultur proiektu nazionalek merezi dutela guztion babesa. Euskal kultura babesteko eta bultzatzeko bidea da proiektu hau, euskaratik eta euskaraz. Kultur estrategia nazional baten faltan funtsezkoa da herrietatik halako ekimenak babestea”.

[IKUSI HEMEN BEKADUNAK ETA HERRIAK]

Hedapen fasea. Herri bakoitzean proiektu honen bitartez sortutako lan guztien emanaldiak eta aurkezpenak egingo dira, Euskal Herri osoan kultur zirkuitu bat sortuz, tartean Ondarroan eta Berriatuan, 2021eko azken hiruhilekoan eta 2022ko lehen seihilekoan. Honakoak dira aterako diren obrak: eleberri laburrekin egindako bilduma bat, 5 antzezlan, eta film laburrak barnebiltzen dituen film luze bat.

Aritza Aristondo Natxiondo Ondarroako kultura zinegotziak esan du Geuretik Sortuak ekimenaren baitan sortutako sormen lanak herrira ekarri eta proeiektu honen indarra noraino iritsi den erakusteko aukera paregabea egongo dela hurrengo hilabeteetan: “Euskal Herrian sortutako lanekin zirkuitu bat sortzea ideia bikaina da, bai hedapenerako eta baita transmisiorako ere. Gure artean dauden sortzaile guztientzat ere erakustoki ederrak izango dira Euskal Herri luze zabaleko plazak, eta zer esanik ez ikusle lez gozatuko dugunontzat”.

[IKUSI HEMEN BEKADUNAK ETA HERRIAK]

Euskal Herriaren kontakizun sentikorra arteak eta kulturak baino ezin dute egin. Euskal arteak lengoaia asko izan ditzake, baina hizkuntza bakarra du, geurea: euskara. Eta azken urteotan, globalizarioarengatik eta espainiar eta frantziar estatuen ahalbide ugariengatik, atzerriko hizkuntzetan egindako kultura nagusitzen ari da gizartean, gure hizkuntzan egindako artearen kalterako. Egoera horri erantzuteko asmoz sortu da Geuretik Sortuak proiektua: euskara hutsean egindako artea eta kulturaren sormena, ekoizpena eta hedapena sustatuko dituen zirkuitu nazionala.

Horrela gelditu da, beraz, Geuretik Sortuak proiektuaren lehen edizioaren hautaketa:

LITERATURA:
– Amasa-Villabona: Maitane Perez
– Araitz, Betelu eta Larraun: Iñaki Martiarena
– Artziniega: Ugaitz Agirre
– Etxarri-Aranatz: Yolanda Arrieta
– Larrabetzu: Nahia Zubeldia
– Leitza: Garazi Albizua Castelao
– Ligi-Atherei, Liginaga-Astüe, Lexantzü-Zunharre eta Etxebarre: Nefer Olaizola
– Lodosa, Sartaguda, Mendabia eta Andosilla: Maialen Akizu
– Ondarroa eta Berriatua: Sarai Robles
– Urepele: Iban Garro
– Usurbil: Itxaro Borda
– Uztaritze: Edorta Jimenez
– Zaldibia: Peru Calabaza
– Zestoa: Danel Lauzirika
– Zuia: Bertol Arrieta
– Zumaia: Fito Rodriguez

ANTZERKIA:
– Arrigorriaga: Tanttaka teatroa
– Atarrabia eta Uharte: Metrokoadroka sormen laborategia
– Bergara: Oier Zuñiga
– Oiartzun: Lore-more konpainia
– Oñati: Bon bon noir konpainia

ZINEMA:
– Hernani: Raúl Barreras
– Baigorri: Josu Martinez
– Galdakao: Leire Egaña
– Tafalla: Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola
– Bera eta Lesaka: Eñaut Castagnet

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina