Mater ontzi museo ekoaktiboa Ondarroan dago, eta aitortza egin diete Kofradiari eta Arrantza Eskolari

0

Mater ontzi museo ekoaktiboa Ondarroan dago eta herrian egongo da ostegun eguerdira arte. 12:00etan egin dute Izan Itsas Zaindari kanpainaren aurkezpena eta bertan egon da Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkatea. Mater ontziko kideek aitortza egin diete Kalare Deuna Arrantzaleen Kofradiari eta Antiguako Ama arrantza ikastetxeari; Itsas Zaindari oroigarria jaso dute.

Mikel Santiso eta Eusebio Arantzamendi, Mater ontziko tripulazioarekin.

Herriko ikastetxeetako zuzendariek, alkateak, Kofradiako presidenteak eta Arrantza Eskolako ikasle eta irakasleek parte hartu dute ekitaldian. Mater ontziko arduradunek itsasoarekin duten loturarengatik oroigarri bana eman die Eusebio Arantzamendi Kalare Deuna Arrantzaleen Kofradiako presidenteari eta Mikel Santiso Antiguako Ama arrantza ikastetxeko zuzendariari. Era berean, Mater ontziko arduradunak eskolak ematen ari dira egun hauetan Antiguako Ama arrantza ikastetxean.

Goizetik hasi dira herriko ikasleen bisitak ontzi museo ekoaktibora, baxurako arrantza ontzi baten funtzionamendua, arrantza jasangarria edota ingurumenarekiko errespetua bezalako gaiak lantzeko, itsasoa hobeto nola zaindu ezagutzeko azken finean.

Ontziko arduradunek esan dutenez, gaur (urriak 29) eta bihar (urriak 30) arratsaldeko 16:30 ingurutik aurrera herritarrek ere ontzia bisitatzeko eta azalpenak jasotzeko aukera edukiko dute.

Kalare Deuna kofradiak eta Antiguako Ama arrantza eskolak jaso duten oroigarria.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina