Antiguako Ama elkarteak pentsionisten Bilboko manifestaziora joateko autobusa atera du larunbaterako

0

Larunbatean (azaroak 16) pentsionisten manifestazioak egingo dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta Antiguako Ama elkarteak Bilborajoateko autobusa antolatu du. Oraindik plazaren bat badagoela esan dute pentsionistek, beraz, nahi dutenek ahal bezain arinen izena emateko esan dute, elkartean bertan edo elkarteko kideren bati esanda.

Ondarroako pentsionistak Bilboko manifestaziora joango dira, eta Lea-Artibai eta Busturialdeko gainontzeko pentsionistekin batera San Nikolasetik aterako den zutabean parte hartuko dute. Lau zutabek osatuko dute manifestazioa. Herriko pentsionistek manifestaziora joatearen garrantzia azpimarratu zuten asteleheneko elkarretaratzean, nahiz eta jakin Bilboraino joatea esfortzua dela.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina