Playback eta mozorro lehiaketak antolatu ditu Ondarroako Udalak inauterietarako

0

Ondarroako Udalak inauterietako playbac eta mozorro lehiaketak antolatu ditu. Mozorro lehiaketa larunbatean izango da Musika Plazan (otsailak 22) eta playback lehiaketa, ostera, otsailaren 25ean (asteartea) Beikozinin.

Mozorro lehiaketa Joxpa erromeria taldearen etenaldian egingo da, 23:15ean; kontzertua 22:30ean hasiko da. Lehiaketa honetan parte hartzeko Musika Plazan eman beharko da izena 22:30etik 23:00etara. Sari bi egongo dira: 250 euroko balioko saria talde onenarentzat eta 100 euroko balioko saria banakako mozorro onenarentzat. Bi sariak erosketa txartelak izango dira.

Playback lehiaketa asteartean izango da 18:00etan Beikozinin. Izena emateko udaletxeko kultura sailera jo behar da, edo jrosa@ondarroa.eus posta elektronikora idatzi. Izena emateko azken eguna otsailaren 18a izango da (asteartea), eguerdiko 14:00ak baino lehen. Lehiaketa honetan hiru sari banatuko dira, erosketa txartel formatuan: lehen sariak 150 euroko balioa edukiko du, bigarrenak 125 eurokoa eta hirugarrenak 75 eurokoa.

HONEKIN LOTUTA:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina