Inauterietan denden erakusleihoak eta tabernak apaintzeko lehiaketa antolatu du Ondarroako Udalak

0

Inauterietarako geroz eta gutxiago geratzen da eta aurten ere Ondarroako Udalak herriko tabernak eta denden erakusleihoak apaintzeko lehiaketa ipini du martxan. Alde batetik inauterietako giroa herrian piztea eta herriko merkataritza bultzatzea dira.

Tabernek garaikurra eta 500 euroko saria edukiko dute jokoan eta dendek trofeoa eta 300 eurokoa. Horiez gain 100 euroko aipamen bana ere egongo da lehiaketa bakoitzean. Parte hartu nahi dutenek otsailaren 20ko 14:00ak baino lehenago eman beharko dute izena  udal kultura saileko 94 683 3669 telefono zenbakian edota jrosa@ondarroa.eus posta elektronikoan. Denden erakusleihoak edo tabernak otsailaren 22ko arratsaldeko 17:00etarako atonduta egon beharko dira.

Sariak banatzeko orduan inauteriekin bat egitea, produktuen apainketa, egindako lana, originaltasuna, txukuntasuna eta abar baloratuko dira. Sari banaketa otsailaren 22an izango da Musika Plazan, mozorro lehiaketa hasi baino lehen, 23:15ean.

Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak azpimarratu du “zenbat eta herritar gehiagok parte hartu lehiaketan Ondarroako giroa hobea” izango dela, eta horregatik herritar guztiak animatzen dituela parte hartzera.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina