Abandonatuta dauden bizikletak aparkalekuetatik kentzea eskatu du Ondarroako Udalak, beharra duten erabiltzaileek lekua edukitzeko

0

Ondarroako Udalak hainbat aparkaleku berri ipini ditu herrian zehar bizikletentzako, baina horrez gain lehenagotik zeuden aparkalekuetan abandonaturik dauden bizikletak kentzeko deia ere luzatu die jabeei.

Aparkaleku batzuetan bizikleta asko daude abandonatuta, egoera txarrean eta askotan gurpilik gabe ere bai. Horren aurrean Ondarroako Udalak eskaria egin nahi die jabeei bizikleta horiek aparkalekuetatik kentzeko. Berriak ipintzeaz gain ezinbestekoa da abandonatutako bizikletak kentzea, benetan behar duten erabiltzaileek bizikletak uzteko lekua eduki dezaten. Bestalde, udal langileek ere zailtasunak edukitzen dituzte inguru horiek txukuntzeko bizikleta batzuk sekula lekuz aldatzen ez badira.

Udala behartuta egongo da hurrengo asteetan jabeek kentzen ez dituzten abandonatutako bizikletak kentzera.

Abandonatutako bizikletak, gurpil barik eta egoera txarrean, Ondarroan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina