Eusko Jaurlaritzak ez ditu diruz lagunduko Kamiñaldeko lanak

0

Gaur arratsaldean izandako bileran Eusko Jaurlaritzako Ana Oregi, Lurralde Ingurumen eta Politika Sailburuak Kamiñaldeko lanak ez dituela diruz lagunduko esan du, hori ez delako bere eskumena. Orain arte egin moduan, Bizkaiko Foru Aldundiarekin harremanetan jartzeko esan die Oregik Ondarroako Udal taldeko ordezkariei.

Orain arte moduan Bizkaiko Foru Aldundiarekin harremanetan jarraituko dutela esan du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak bilera bukatu ostean. ‘Finantzazioa lortzeko ahalegin guztiak egiten jarraituko dugu, baina Jaurlaritzarekin izandako bileratik proposamen batekin bueltatuko ginela espero genuen eta ez da horrela izan’ azaldu du alkateak.

Eusko Jaurlaritzak bere aldetik Alokabideren bitartez eta lehen beharrizanetarako diru-laguntzekin laguntza eskaintzen jarraituko duela baieztatu du, baina mendiaren magaleko lanen kostua bere eskumenetatik kanpo geratzen dela adierazi du.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina