Ondarroako Udalak 600 bono jarriko ditu eskuragarria herriko ekonomiari bultzada emateko

0

Ondarroako Udalak, 2016ko martxoan Kaminaldeko mendiko lur-jausiaren ondorioz herriak eta herritarrek izandako kalteak direla eta herriko ekonomia bultzatzekoa, “Ondarroako Bonoak” izeneko proiektua martxan jarri du. Ekimena Zatozte Ondarroako Merkatari eta Ostalari elkartea eta Leartibai Garapen Agentziarekin batera jarri du martxan. Guztira, 600 bono jarri dituzte herritarren eskura, bakoitzak 10 euroko kostua izango du eta eros ahalmena berriz 15 eurokoa izango da. ‘Herriaren ekonomiari bultzada bat emateko, bonoak eskaintzen dituzten abantailak aprobetxatu eta herrian erostera animatu nahi ditugu herritarrak’ azaldu du Eneritz Basurko merkataritza zinegotziak.

IMG_20160613_133922969_HDR

Bonoak Ondarroako Kutxabankeko kutxazainean eskuratu ahal izango dira ekainaren 13tik 30era bitartean. Bono bakarra eskuratu ahal izango da kreditu txartel bakoitzeko eta Kutxabankeko bezeroek ez dute gainkosturik izango, gainontzekoek 0,60 euro ordaindu beharko dute  bono bakoitzeko.

Bonoak ezin izango dira elkarren artean metatu eta fakturaren zenbatekoa 15 euro edo gehiagokoa izan beharko da berau erabili ahal izateko. Horretaz gain, gogoan izan bonoen ordez ezin izango dela dirurik eskuratu. Bonoak erabiltzeko epea ere 2016ko ekainaren 13tik 30era izango da, biak barne. Herriko establezimenduetan erabili beharko dira aipatutako bonoak, kanpainan parte hartuko duten establezimenduek beraien erakusleihoetan kanpainaren kartela izango dute jarrita herritarrek identifikatu dezaten. Momentuz izena eman duten dendak honako hauek dira: Bengoetxea, Campo optika, Domeka, Dra, Duomo, Egidi, Eguzki, Elle, Ganbara, Gandiaga, Gili-Gili, Goe, Goiko Torre, Ibili, Idaga, Idiakez, Kikari, Klik klak, Korpion, Kurike, Lavin, Lide, Loaldi, Lorask Esther, Maite Elosua, Marta, Olaia, Ondar, Ondarruko Dia, Optika Vitoria, Pastor, Sustrai, T.X.O., Tiki taka, Txikiñe, Txikitxu, Txist, Urrusolo, Urruzuno, Usandizaga, Zaldun, Zaloa, Zaton eta Zurru Murru.

Informazio gehiago behar duenak dendari edo herritarrek ikusgai dituzte bonoen kanpainako oinarriak.

 

Orokorra

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina