Martitzen eta zapatuetako azoka Berdura Plazara bueltatuko da datorren asteko martitzenetik aurrera

0

Covid-19ak sortutako larrialdi egoeraren ondorioz, Ondarroako Udalak martitzen eta zapatuetako azoka Zaldupe eskolako jolastokian ipintzea erabaki zuen, ekoizle eta kontsumitzaileen segurtasuna handitze aldera. Orain, ikasturte hasierarekin batera, Berdura Plazara bueltatuko da azoka martitzenean (irailak 8). Zapatu honetan (irailak 5) Zaldupen egongo da oraindik.

Berdura Plazan kokatuko den azokan ere berrantolaketa bat egiten ari da udala; ekoizleen oniritziarekin egingo den berrantolaketa. Berrantolaketa horren helburua Berdura Plazan ere ekoizle eta kontsumitzaileen segurtasun neurriak bermatzea da. Batzuk postu finkoetan kokatuko dira eta beste batzuk ohiko mahaietan: “gure asmoa da ekoizle guztiei segurtasuna bermatuz zerbitzua eskaintzeko aukera ematea. Horretarako egin dugu berrantolaketa bat Berdura Plazan”.

Berdura Plazara sartzerakoan derrigorrezkoa izango da maskarila jantzita edukitzea eta eskuak garbitzea.

Apirilean, azokak ixteko agindua eman zuen Eusko Jaurlaritzak, baina udalak azoka zabalik mantentzea erabaki zuen, ekoizle eta kontsumitzaileen eskubideak urratzen zituela iritzita. Udalak zein ekoizleek Zaldupen egon diren etaparen balorazio positiboa egin dute.

Berdura Plazako fruta postu finko bat.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina