Danonartin elkarteak janari bilketa egingo du azaroaren 20an eta 21ean eta boluntarioak behar ditu

0

Danonartin elkarteak elikagaiak batzeko bilketa egingo du azaroaren 20an eta 21ean, datorren asteko barikuan eta zapatu goizean.

Elikagaien Bankuek data honetan egin ohi dituzte bilketak eta Danonartinek ere data hauek baliatu ditu herritarrentzako bilketa egiteko. Janari bilketa egiteko boluntarioak ere behar dira. Boluntario gisa laguntzeko prest daudenek danonartin@hotmail.com posta elektronikora idatzi behar dute edo elkarteko kideren bati laguntzeko prest daudela esan. Bilketa herriko janari denden atarietan egingo da, betiko legez: Artabideko Mertxe, Txist, Berdura Plazako Bikiak, Sabai (Lore), Kaleandiko Ana, Aitor janariak, Zaton eta Iturribarri eta Artako Eroski.

Elkarteak laguntza behar du biltegia betetzeko; inoiz baino herritar gehiagori ari da laguntzen Danonartin.

Bilketan edozein elikagai izango da ongi etorria, baina bereziki hauek biltzeko deia egin dute: lekaleak, arroza, esnea, tomatea, olioa eta kontserba latak. Horrez gain konpresak eramateko ere eskatu dute. Ondarroako Danonartin elkartea inoiz baino herritar gehiagori ari da laguntza ematen eta herritarrei ere orain arte bezala elkartasunez jokatzeko eskatu die.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina