Ondarroako Udalak beherapenetan ere herrian kontsumitzeko bonoen kanpaina uztailaren 30era luzatuko du

0

Herriko ekonomiari bultzada bat emateko martxan jarritako ‘Ondarroako Bonoak’ kanpaina beste hilebetez luzatuko du udalak. Hartara herritarrek beherapenen sasoian ere bonoak erabili ahal izango dituzte. Gogoratu bono bakoitzak 10 euroko kostua izango duela eta eros ahalmena berriz 15 eurokoa izango da. Beraz, bono bakoitzarekin herritarrek 5 euro aurreztu ahal izango dituzte. ‘Herriaren ekonomiari bultzada bat emateko, herrian erostera animatu nahi ditugu herritarrak eta horretarako beherapenen sasoian ere deskontua duten bonoak eskuratzera animatu nahi ditugu ’ azaldu du Eneritz Basurko merkataritza zinegotziak.

Beraz, bonoak erabiltzeko epea ere 2016ko ekainaren 13tik uztailaren 30era luzatuko da, biak barne. Herriko establezimenduetan erabili beharko dira aipatutako bonoak, kanpainan parte hartuko duten establezimenduek beraien erakusleihoetan kanpainaren kartela izango dute jarrita herritarrek identifikatu dezaten. Momentuz izena eman duten dendak honako hauek dira: Amalur harategia, Bengoetxea, Bixok, Campo optika, Domeka, Dra, Duomo, Egidi, Eguzki, Elle, Erlaxa, Ganbara, Gandiaga, Gili-Gili, Goe, Goiko Torre, Ibili, Idaga, Idiakez, Kikari, Klik klak, Korpion, Kurike, Lavin, Lide, Loaldi, Lorak Esther, Maite Elosua, Marta, Olaia, Ondar, Ondarruko Dia, Optika Vitoria, Pastor, Sustrai, T.X.O, Tiki taka, Txikiñe, Txikitxu, Txist, Urrusolo, Urruzuno, Usandizaga, Zaldun, Zaloa, Zaton Carrefour eta Zurru Murru.

Bono luzapenerako oinarriak.
Bono kanpainara atxikitzeko eskaria.

KARTELA-2016-OROKORRA-BIGARRENA

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina