Barikuan San Ignazio kalea irekiko du Ondarroako Udalak

0

Lau hilabete eta 15 egun itxita egon ostean Ondarroako Udalak San Ignazio kalea zabalduko du uztailaren 29an, barikuan. San Ignazio kaleko etxebizitza bakoitietan bizi diren herritarrak beraien etxeetara bueltatu ahal izango dute, eta kaleko merkatariek ere beraien ohiko martxa berreskuratzeko aukera izango dute.

San Ignazio kalea goizeko 11:00etan zabalduko du bertako bizilagun eta merkatarientzako. 20:00etan berriz, herritar orok izango du kalea erabiltzeko aukera. ‘Lehendabizi bizilagun eta merkatariek lekualdatzea erosotasunez egitea bermatu gura dugu eta horregatik 20:00ak arte beraiek baino ez dute kalean sartzeko aukerarik izango’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak. Horretaz gain, Bizkaibus zerbitzuak ere normaltasuna berreskuratuko duela jakinarazi du Ondarroako Udalak. ‘Zapatuan San Ignazio kalea itxi aurretik egiten zuen ibilbidea berreskuratuko du Bizkaibusak eta beraz, Kamiñazpiko bizilagunek autobus zerbitzua berreskuratuko dute’ gaineratu du alkateak.

Zehaztasun guzti hauek joan den barikuan egindako herri batzarrean jakinarazi zizkieten herritarrei. Horretaz gain, Kamiñaldeko lanen finantzaketari buruzko xehetasun guztiak azaldu zituzten herritarrek prozesua zertan den jakin dezaten.

IMG-20160726-WA0008

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina