Aqua fitness, ikasturte berrirako Zaldupe udal kiroldegiaren berrikuntza nagusia

0

Aqua fitness igerileku barruko ariketak barnebiltzen dituen jarduera aerobikoa da eta ikasturte berriarekin batera ekintza honetan izena emateko aukera zabaldu du Zaldupe udal kiroldegiak. Ondarroan, uretako jarduerak eta lehorrekoak uztartuko dira.

Jarduera honetan, bai uretako eta bai lehorreko ariketak batuko dira saio berean, material eta balibide desberdinak erabiliz: bankuak, eskailerak, gomak, koltxonetak eta abar lehorrean, eta aletak, eskuzorroak eta abar uretan; bi igerilekuak erabiliko dira jardueretarako. Ekintza honetan izena eman ahal izateko, gutxieneko autonomia bat izan beharko da uretako jardueretan. “Uretako eta lehorreko jarduerak saio bakar batean biltzea zen helburua eta jarduera berri honekin lortu dugu”, azaldu dute Zaldupe udal kiroldegitik.

Baliabide desberdinak erabiliko dira uretako zein lehorreko jardueretarako.

Saioak, martitzenetan eta eguenetan egingo dira, 14:45etik 15:40era, igerileku biak erabiltzeko aukera egon dadin erabiltzaile gutxien egoten diren orduak baliatuz. Izena eta informazio zehatzagoa, udal kiroldegiko harreran.

Zaldupe udal kiroldegiak maila guztietako pertsonentzako uretako jarduerak eskaintzen jarraiotzen du beste urte betez, bai umeentzako eta bai nagusientzako igeriketako hastapenetatik, mantenimendu eta teknifikazio mailetaraino.

Igerileku bietan egingo dira uretako jarduerak. Lehorrekoak, igerilekuen inguruan.
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina